Oargi Mendi Taldeak Ordesara egin berri duen txangoan 10 gizon emakumek parte hartu dute. Ostegun gaua Gorizko aterpean igaro ondoren larunbatean Monte Perdidorako saioaldia egin zuten. Eguraldi nahasia zela eta taldeko hainbat kide Lago Helado-ko zonaldean gelditu ziren besteak gailurrera iristen ziren bitartean. Beherakoan Iñaki ataundarra kranpoiak budrielarekin nahastu, estropoz egin eta denek aterperako bidea hartu zuten.
Larunbatean Pico de Marboréra joatea zen lehen asmoa, baina Gavarnie aldetik eguraldi txarra zetorrela eta Pico Tobacorera joateko asmoa azaldu zuten taldekide batzuek. Marbore inguruko muinotik behera jeisteko bidea topatu asmoz Casco de Marboré eta Torre de Marboré tontorretatik igaron ziren eta beherakoan Gorizerako bidea hartu zuten.
Hona hemen Joxepok ateratako argazkiak.
Tags: Argazkiak, goriz, Marbore, monte perdido, ordesa
