2008ko Federatu txartela

By oargi

Federatu txartela berritzeko epea ireki da. Eskakizuna internetez egin dezakezu. Horretarako Federatzeko inprimakia zure datuekin bete, aukeratu aseguratutako gehigarriak eta klik egin “Bidali” botoiean. Zure inprimakia zuzenean gure artxiboetan jasoko dugu. Ondoren zure helbide elektronikoan jasotako informazioaren baieztapena jasoko duzu gure banketxeko kontuaren zenbakiarekin batera. Diru-sartzearekin batera zure txartela prestatuko da. Elkartean federatzeko edo txartela jasotzeko egunak Astelehena, Asteazkena eta Osteguna izango dira 7etatik 9etara.

Gogoratu:

  • Haurrak: 1995eko Urtarrileak 1-ean eta ondoren jaiotakoak
  • Gazteak: 1991eko Urtarrilaren 1etik 1994ko Abenduak 31era jaiotakoak
  • Onuradunak: Etxebizitza berberean iadanik Pyrenaika jasotzen duen Federatuaren bikotekideak, edo familiartekoak.

Galderarik izanez gero idatzi komentario baten barnean blogune hau erabiliaz.

Tags: ,

2 Responses to “2008ko Federatu txartela”

  1. Antton Lekuona Zabala Says:

    Urtero bezela, mendiko karneta berritu nahi dut eta beharrezko datuak badituzue aurreko urteetatik, baina, badaezpada ere, hemen doakizue nire NAN zenbakia: 72425675-D. Beraz, eskertuko nizueke, mundurako eta eski alpinorako txartela egitea.

    Besterik gabe,
    agur bero bat.

  2. IDOIA Says:

    2008 urteko Federatu txartela internetez berritu nahi dut baina ez dut lortzen bete beharrko inprimakia irekitzea.

    Zein pauso jarraitu behar ditudan argitzea nahiko nuke.
    Besterik gabe, mila esker.
    Idoia.

Leave a Reply