Gune berria www.oargi.org
Gune hau itxia dago
Iraila 4, 2008 by oargiGune berria
Urtarrila 20, 2008 by oargiOargi gune berria ireki dugu. wordpress enpresak eskeintzen digun blog-une hau txikia geratu zaigu. Bisita ezazu gure gune berria.
- Bideo eta argazki bildumak
- Agenda
- Aktibitateetan izena emateko tresnak…
- Eta ondorenean materiala alokatzeko web zerbitzua, eguraldia…
2007ko irteeren bideoak
Urtarrila 13, 2008 by oargiArtikulu honetan aurreko urteko irteera batzuetan grabaturiko zenbait bideo ikus ditzakegu. Read the rest of this entry »
Ordesa 2007/12/6-9 ko kronika eta argazkiak
Abendua 13, 2007 by oargiOargi Mendi Taldeak Ordesara egin berri duen txangoan 10 gizon emakumek parte hartu dute. Ostegun gaua Gorizko aterpean igaro ondoren larunbatean Monte Perdidorako saioaldia egin zuten. Eguraldi nahasia zela eta taldeko hainbat kide Lago Helado-ko zonaldean gelditu ziren besteak gailurrera iristen ziren bitartean. Beherakoan Iñaki ataundarra kranpoiak budrielarekin nahastu, estropoz egin eta denek aterperako bidea hartu zuten.
Larunbatean Pico de Marboréra joatea zen lehen asmoa, baina Gavarnie aldetik eguraldi txarra zetorrela eta Pico Tobacorera joateko asmoa azaldu zuten taldekide batzuek. Marbore inguruko muinotik behera jeisteko bidea topatu asmoz Casco de Marboré eta Torre de Marboré tontorretatik igaron ziren eta beherakoan Gorizerako bidea hartu zuten.
Hona hemen Joxepok ateratako argazkiak.
2. Boulder txapelketaren argazkiak
Abendua 5, 2007 by oargiOargi Mendi Elkarteak antolaturiko 2. Boulder txapelketa herrikoieko argazkiak ikusgai. Puntuaketak eta behin betiko klasifikazioa
2. Boulder txapelketaren irabazleak
Abendua 3, 2007 by oargiOso giro ona egon zen Oargi Mendi Elkarteak antolatutako 2. Boulder txapelketa herrikoiean. Elkartak eskerrak eman nahi die parteartzaile guztieei bai eta Aralar Kirolak dendari ere bere laguntzarengatik. Txapelketan guztira 20 lagunek parte hartu zuten. Horietatik 11 helduak,8 18 urtez beherakoak eta 16 urtez beherako bakarra. Sailkapen absolutuko lehen bi postuak sub18 kategoriako bi kidek lortu zituztela eta sortutako nahasmena zuzentzeko asmoz, behin betiko klasifikazioak eta puntuaketak argitaratzen ditugu. Alde batetik kategorietan banatutako klasifikazioa eta beste alde batetik klasifikazio absolutua. Argazkiak
Helduen sailkapena:
Sub 18 sailkapena:
Eta azkenekoz klasifikazio absolutua:
Hurrengo egunetan partaide guztien saioen argazki eta bideoak argitaratzen hasiko gara.
2008ko Federatu txartela
Azaroa 29, 2007 by oargiFederatu txartela berritzeko epea ireki da. Eskakizuna internetez egin dezakezu. Horretarako Federatzeko inprimakia zure datuekin bete, aukeratu aseguratutako gehigarriak eta klik egin “Bidali” botoiean. Zure inprimakia zuzenean gure artxiboetan jasoko dugu. Ondoren zure helbide elektronikoan jasotako informazioaren baieztapena jasoko duzu gure banketxeko kontuaren zenbakiarekin batera. Diru-sartzearekin batera zure txartela prestatuko da. Elkartean federatzeko edo txartela jasotzeko egunak Astelehena, Asteazkena eta Osteguna izango dira 7etatik 9etara.
Gogoratu:
- Haurrak: 1995eko Urtarrileak 1-ean eta ondoren jaiotakoak
- Gazteak: 1991eko Urtarrilaren 1etik 1994ko Abenduak 31era jaiotakoak
- Onuradunak: Etxebizitza berberean iadanik Pyrenaika jasotzen duen Federatuaren bikotekideak, edo familiartekoak.
Galderarik izanez gero idatzi komentario baten barnean blogune hau erabiliaz.
Eski irteera
Azaroa 26, 2007 by oargiOargi Mendi Elkarteak eta Sanblaspeko G.A. Eski irteera antolatzen dute Candanchu-ra abenduak 29 eta 30-ean. Eskia egiteko hiru aukera ezberdin bi egunetan zehar. Alpino, iraupen eskia (fondo) eta mendi eskia (travesia). Izena hemateko bete eta bidali Eski Inprimakia. Inprimakia betetzeko arazorik izanez gero idatzi komentario bat artikulu honetan bertan.
Argazki Lehiaketaren irabazleak
Azaroa 23, 2007 by oargiZorionak argazki lehiaketan parte artu duzuen guztioi aurkeztu dituzuen argazki zorigarri horiengatik. Hurrengo astetik aurrera zuen argazkiak jasotzera etorri zaitezkete elkartera. Zure argazkia gure blogunean argitaratu nahi duzu? Argazkia jasotzerakoan ekarri fitxategi digitala eta guk argitaratuko dugu. Read the rest of this entry »
Merkatu Txikia 2007-11-19/25
Azaroa 23, 2007 by oargiUrte honetako merkatu txikian giro ona eta eskeintza zabala nabarmendu da. Elur eta hizotz alpinismorako materiala lehen egunetan saldu den arren (raketak, granpoiak…), hamaika artikulu aurkitu ditzakezu prezio erosoetan oraindik ere. Mendi bota berriak eta erabilitakoak, eskalada materiala, jakak, eskiak eta inguruko medien mapak eta gidak.
Merkatu txikia igandean amaituko da. Zatoz eta prestatu zaitez hurrengo urteko mendi eta elur irteeratarako.
Argazkiak Mikel Telleria

lana lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.





